XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Herriko azoka.

Bakoitzean 4 perretxiko utziko dituzu, baldin badituzu behintzat; bestela dauzkazunak utzi eta segi aurrera

Perretxiko pozointsua.

Horrelakoa tokatzen zaizunean, dauzkazun perretxiko guztiak utziko dituzu.

Laburbidea.

Hona heltzen bazara, zuzenean Donostiara joango zara, tarteko biderik egin gabe.

Irabazlea

Helmugara iristean perretxiko gehiena dituenak irabaziko du.

Helmugara iritsi baino lehen jolasa amaitzen baduzue, honela joka dezakezue: jokalari bakoitzari helmugarako zenbat lauki falta zaizkion, hainbat perretxiko deskontatu eta horrela, perretxikorik gehiena dituena izango da garailea.

Oharrak

- Jolasterakoan, saia zaitezte zarata gutxi ateratzen.

- Jolas atsegina egitea da ariketa honen helburua.

Galtzaile izateagatik ez da ezer gertatzen eta zuen artean sortzen diren zalantzak eta istiluak zeuon artean konpontzen saiatu.

Haranak eta ibaiak zer diren ikasten hasi aurretik, asma ezazue hitz hauen esanahia taldetxoetan eztabaidatuz.

Gogoratzen ez bazarete, hiztegia kontsultatu.

- Iturburua

- Isurkidea

- Urjauzia

- Itsasoa

- Bihurgunea edo meandroa

- Urtegia

- Ibaiahoa

Konturatzerako eta jolas eginez Euskal Herriko mendiak ezagutzen hasi zarate gai honetan.

Haran eta ibaiak ere aipatu ditugu, eta horretaz gehiago jakiteko liburura saltotxo bat egitea komeni zaigu.

Zatoz nirekin 20. orrialdera!